XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zer hots izan da hori? Zerbait lehertu ote da gure etxean? Baina non nago? Ez nago ohean, aidean nago.

- Nork ekarri nau ni hona?.

Segituan konturatu zen berak egindako amets polit hura gezurra zela.

Globo saltzen nola aritu zen, haize bolada batek goruntz nola eraman zuen... dena gogoratzen zuen argi eta garbi.

Bere bizitzan inoiz sentitu ez zuen bezalako beldurra sentitu zuen eta nigarrez hasi zen.

Baina bere nigar hotsik ez zuen inork entzuten eta isurtzen zituen malkoak lurrera iritsi baino lehen desegiten ziren.

Eta beste PUMMM! zaratatsu bat.

Gora begiratu zuen eta globoak lehertzen ari zirela konturatu zen.